Artea eta pedagogia batzen dituen hezkuntza-programa, adierazpen sexualaren askatasunaren aldekoa. Ikasleen kritikotasuna azpimarratzen du, identitate-eraikuntzetan, gure adierazpen-askatasunean, erlazionatzeko eta lotzeko dugun moduan, gure bizitzan modak duen eraginaz kontzientziatuz eta gazteak arte eszenikoetara hurbiltzera motibatuz. Metodologia dinamika proaktiboetan eta bizipenetan oinarritzen da: gorputz-mugimenduan, jolas kooperatibo emozionaletan, eztabaida eta azalpen teorikoetan, role playing-etan, eta abarretan. Adriana Bilbao konpainiako “ÉCLAT, eztanda egiten duen gorputz batetik askatutako zatia” ikuskizuneko baliabide materialak eta ikuskizunaren zatiak erabiliko dira horretarako; eta azalpenetan landutako elementuak eta alderdiak bermatuko dira modu honetan. Proiektu hau hiru sustatzaileren diziplinarteko lankidetzaren emaitza da: Adriana Bilbao konpainia, Bizigay eta D8 Sorkuntza Faktoria.
Proiektu Artistiko-Soziala
Eclat PEDAGOGIKOA



Bilbao Flamenco Faktoria Arte Eszenikoa Dantza eta Flamenkoa sustatzeko asmoarekin sortu zen, betiere konpainiaren proiektu artistiko eta sozialaren izaera mantenduz. BFFtik flamenko tablao programazio bat egiten da eta urtero flamenko tailerrak eta topaketak antolatzen dira erreferentziazko artistekin; gainera, Adriana Bilbao dantzariak klase orokorrak eta ikastaroak ematen ditu.


Adriana Bilbao konpainiak D8 Sorkuntza Faktoria Elkartearekin lan egiten du arte eszenikoen sorkuntza, prestakuntza, sustapena eta programazioa bultzatzen duen zentro bat martxan jartzeko, batez ere dantzarekin lotuta dagoena. Zorrotzan (Bilbo) dagoen espazio honek 8 m x 9 m-ko dantza-gela eta 9 m x 6 m-ko agertokia ditu, eta 2021ean ekin zion bere jarduerari.
D8SFk erreferente baten ernamuina ezarri nahi du, dantzaren barruan komunitatea sortzeko gai den espazio gisa, profesionalen arteko elkarrekintzak sustatzeko, dantzarako baliabideak askatzen laguntzeko eta, oro har, sektore hori guztia ahalduntzeko. Ikusi gehiago D8SFri buruz.
